wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak
    Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak
    Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen egunotan jarriko dira ikuskizunetarako sarrerak salgai. Read more...
  • Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Azpeitiko oroimen historikoa eta gertukoa biltzen dituen ataria. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.  Read more...
  • Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean ere. Aurten, alarma egoera dela eta ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Eskaerak udaletxean aurrez aurre  edo webgunetik bide elektronikoz aurkezteko aukera izango da.  Deialdiaren inguruko informazio osatua Oinarriak Deialdia Eskaera orria Dirulaguntzaren zuriketa Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811
Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki
Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen
Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria
Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Kategorizatu gabea

Kategorizatu gabea (36)

Kontsultatu aktibitate komertzialari buruzko irizpideak

1. Zein motatako merkataritza-lokalak egon daitezke irekita? Honako produktuak saltzen dituztenak: elikagaiak, edariak, botikak, osasun-produktuak, optikak eta produktu ortopedikoak, produktu higienikoak, prentsa eta papergintza, gasolindegiak, tabakoak, teknologia- eta telekomunikazio-ekipoak, konpainiako animalien elikagaiak, Internet bidezko merkataritza, telefono bidezkoa edo korrespondentzia, tindategiak, garbitegiak eta albaitaritza-klinikak. 2. Jatetxeek eta elikadura-establezimenduek publikoa itxi al dezakete eta eramateko janariak egin? Baimenduta dago zehzeki, etxeetara janaria banatzea. 3. Janari-establezimenduek prestatutako janaria sal dezakete? Eramateko salmenta bakarrik dago onartua. Establezimenduan ez da kontsumitzerik izango. 4. Okindegiek edariak sal ditzakete, kafea barne? Salmenta bakarrik, establezimenduan kontsumiziorik ezin da dastatu. 5. Zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxe edo kafetegian ireki daiteke? Ez, baina dendan elikagaiak saltzea erraztu daiteke. 6. Eta ile-apaindegiak? Lokalak ezin dira irekita izan, baina etxez etxeko zerbitzu profesionala baimenduta dago. 7. Lokutorioak irekita izan daitezke? Ez, jendearentzat zabalik dauden lokalak nahitaez ixteko salbuespenetan ez delako sartzen. 8. Asteko azoka edo merkatuak egin daitezke? Bai, baimendutako produktuak saltzeko bakarrik, eta ezarritako osasun arauak betetaz. 9. Automozioko tailer mekanikoak? Bai, baina premiazko konponketetarako bakarrik. 10. Ibilgailuak partikularrei alokatzeko enpresak irekita izan daitezke? Ezin da merkataritza-lokala ireki txikizkako merkataritza-jardueratzat hartzen delako. Aldez aurretik alokatutako ibilgailuak itzultzeko baimena eman behar da. 11. Erabilera profesionalerako ibilgailuak alokatzeko enpresak? Irekitzea baimenduta dago, baina… Gehiago irakurri

Herritarren Arreta Zerbitzua

  Kontsultatu zerbitzuaren funtzionamendua, alarma-egoerak irauten duen bitartean.  Helbidea: Azpeitiko udaletxeko lehenengo solairuan  (Herriko enparantza 5) Telefonoa: 943 15 72 00 e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Egutegia Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:30era Ostegunetan: 7:30etik 19:00etara Zerbitzu garrantzitsuenak: Dokumentuen erregistroa. Biztanleen udal-errolda: erroldaren alta eta aldaketa, errolda-ziurtagiriak, errolda-ziurtagirien eskaera (bizilekua) eta ziurtagirien bilketa. Herritarrei gogorarazten zaie, datuak babesteko legea dela eta, dokumentu horiek norberak bakarrik eska ditzakeela, eta, bestela, eskaerak baimen berezi bat behar duela, sinatuta. Diru-laguntza eskabideen erregistroa. Obra- eta jarduera-lizentzien eskaerak erregistratzea, bai eta jarduerak irekitzeko aurretiazko jakinarazpenak ere. Enplegu-eskaintza publikoetan parte hartzeko eskabideak aurkeztea. Udal eta herriko informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, udal jarduerekin lotutako dokumentazioa ematea, deialdiak, eta abar). Udal kontsultak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutakoak, instantzien artean indarrean dagoen hitzarmenari buruz. Kexak, iradokizunak eta matxurez informatzea. Ondasunen eta eskubideen gaineko kalteen erreklamazioa. Informazioa eta administrazio-izapideen hasiera: betekizunak, dokumentazioa. Bilketa: ordainketak helbideratzea, zorrak ez izatearen ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, autolikidazioak eta ordaintzeke dauden ordainagirien kudeaketa. Katrastoaren kudeaketa. Gainbalioaren kudeaketa. IMSERSOren oporren programaren kudeaketa. Gehiago irakurri

EUSKARAREN TXOKOA-Euskerie!

Txoko honen xedea da webguneetan erabiltzaileak euskarazko baliabideak erabil ditzan sustatzea. Horretarako, webguneetan hainbat baliabide erabiltzeko erraztasunak eskaintzea da gure proposamena: 1. NABIGATZAILEA EUSKARAZ Euskaraz nabigatzeko Kanpainaren azalpena Ikus eredua UEMAren orrialdearen goialdean eta eskuinaldean:     2. SOFWAREA EUSKARAZ Jaurlaritzak bere webgunean euskarazko softwarea deskargatzeko gunea UEUren euskarazko softwarearen katalogoa   3.SMARPHONE ETA TELFONO ADIMENTSUAK EUSKARAZ   Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartearen webgunekoa Teknopata webgunekoa Gehiago irakurri

Farmacia de guardia

Guardias de febrero Alberdi botika (Jose de Artetxe 6. Tel.: 943 81 59 74): 4, 11, 15, 16, 21 y  25 de febrero Aranburu botika (Plaza nagusia 2. Tel.: 943 81 13 50): 1, 2, 7, 10, 17 y 24 de febrero Beristain botika (Urbitarte 3. Tel.: 943 81 19 49): 3, 8, 9, 14, 18, 22, 23 y 27 de febrero Arrieta botika (Enparan 29. Tel.: 943 81 12 74): 6, 13, 20 y 28 de febrero Jacome botika (Garmendi 21. Tel. 943 08 02 58): 5 , 12, 19, 26 y 29 de febrero     Gehiago irakurri

Guardiako botikak

Otsaileko guardiak Alberdi botika (Jose de Artetxe 6. Tel.: 943 81 59 74): Otsailak 4, 11, 15, 16, 21 eta 25 Aranburu botika (Plaza nagusia 2. Tel.: 943 81 13 50): Otsailak 1, 2, 7, 10, 17 eta 24 Beristain botika (Urbitarte 3. Tel.: 943 81 19 49): Otsailak 3, 8, 9, 14, 18, 22, 23 eta 27 Arrieta botika (Enparan 29. Tel.: 943 81 12 74): Otsailak 6, 13, 20 eta 28 Jacome botika (Garmendi 21. Tel. 943 08 02 58): Otsailak 5 , 12, 19, 26 eta 29 Gehiago irakurri

DROGOMENPEKOTASUNEN AURKAKO PLANA 2014-2019

Azpeitiko Udalbatzak 2015eko irailaren 8an egindako bilkuran 2019. urterarteko drogomenpekotasunen aurkako urte anitzeko plana onartu zuen. Onartu den Plana erakusgai dago Udalaren Gizarte Zerbitzuak departamentuan eta edozein herritarrek hori aztertzeko aukera izango du. Modu berean Udalaren web orrian ere argitaratuta dago: www.azpeitia.eus. Ebazpen hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesatuek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dena dela, partikularrek errekurtso horren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horrela eginez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsorik ezingo da aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Errekurtso horiek aurkez daitezke, egoki iritzitako gainerako errekurtsoei kalterik egin gabe. PLANA Gehiago irakurri

Taxi zerbitzua

Taxi zerbitzuaren harremanetarako tlefono zenbakia 943 81 13 07 da. Hala ere, egunean zehar taxirik ez balego geltokian, Udaltzaingoaren telefonoa erabili daiteke; 943 15 13 13. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information