wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Kategorizatu gabea

Kategorizatu gabea (67)

Misioa, ikuspegia eta baloreak

MisioaAzpeitiarren etxebizitza premia asetzea. Etxebizitzarako eskubide subjetiboa bermatuz eta zailtasun gehienak dituzten kolektiboen beharrei erantzunez. Arreta berezia jarriko da gazteen emantzipazioan eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko neurrietan. Ikuspegia Udalek jarraitu beharreko etxebizitza politikek marko orokorraren izaera duten heinean, eta etxebizitzaren funtzio soziala bermatzeko helburuz, etxebizitzaren 3/2015 euskal legeak jasotako mandatuak betetzea izango da helburua. Kudeaketa eraginkor baterako oinarriak eta baliabideak jarriko dira. Baloreak 1. Zerbitzu publikoa Herritarrei etxebizitzaren ingurukozerbitzu ireki eta osoa eskaintzea duhelburu. 2. Berritzailea Etxebizitza polikaren arloan pausoberri eta berritzaileak ematea izangodu helburu. Izaera eta molde berrikobeharretara egokituko da. 3. Gardena Gardentasunez eramango da aurreraplana. Herritarrei gaiaren ingurukoahalik eta komunikazio zuzena etaosatuena eskainiko zaie. 4. Jasangarria Ingurumen eta hirigintza antolamendujasangarri baten alde egingo du. Bidehorretan, efizientzia energetikoarengaian arreta berezia jarriko du. 5. Gizarte kohesioa ahalbidetuko duena Herritarrak berdintasunez etajustiziaz tratatuko ditu eta mailasozioekonomikoan integratzea izangodu helburu. 6. Euskararen egoera bermatuko duena Azpeitia herri euskalduna da, etaetxebizitza planeko aktuazioen eraginlinguistikoa aztertzeko ebaluazioakegiteko konpromisoa du udalak. 7. Elkarlana Beste erakundeekin elkarlanasustatuko du, elkarlanean etakoordinatuta zerbitzu eta eskaintzahobeagoa eskaintzeko. 8. Parekidea Herritarren aukera berdintasunabermatuko du. Horretaz gain, generoindarkeria jasan duten emakumeenetxebizitza beharrari erantzunaemango dio. 9. Irekia Plan irekia da. Herritarren behar etaekarpenetara irekia, etorkizunekoerronka berrietara irekita izango dena. Gehiago irakurri

Abiapuntua

1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (25.1 artikulua), 1966ko abenduaren 16ko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Itunean (11.1 artikulua) eta Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak 2000ko abenduaren 7an onartutako Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean (34.3 artikulua) etxebizitzaren garrantzia soziala azpimarratzen da, eta pertsonen eta beren familien bizi-baldintzak hobetzearekin eta gizarte-bazterketa saihestu eta gainditzeko aukerekin lotzen da. Nazioarteko xedapen horiei lotuta, 1978ko Konstituzioak esplizituki aitortzen du, 47. artikuluan, herritar guztiek daukatela eskubidea etxebizitza duin eta egokia izateko, eta botere publiko guztiei exijitu eta agintzen die beharrezko baldintzak sustatu eta arau egokiak ezar ditzatela eskubide hori benetan bermatu dadin. Etxera etorrita, Euskal Autonomia Estatutuaren 10.31. artikuluan adierazitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza esklusiboa dauka hirigintza eta etxebizitza arloetan. Eskuduntza hori betez, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzaren legea, ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartu zuen. Lege horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean etxebizitza duin eta egokia edukitzeko eskubidea erregulatzea. Lege horren 10.2. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie beren titulartasuneko zuzkidura- bizitokien antolamendu, sustapen, kudeaketa, esleipen eta kontroleko eskumenak, baita udalaraubide tasatuko etxebizitza, lokal eta eranskinenak ere, eraikuntza berrikoak izan edo birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko berariazko planen ondoriozkoak izan”. Bestalde, 10.3. artikuluaren arabera: “Udalei dagozkie ikuskatzeko, behin-behineko neurriak hartzeko eta eraikinak egoki erabiliko direla bermatzeko esku-hartze… Gehiago irakurri

Etxebizitza plana

  Hitzaurrea   Azpeitiar guztien bizi kalitatea hobetzea. Horixe da gure egitekoa egunerokoan. Horretarako ezinbestekoa da arlo desberdinetako beharrak aztertu eta politika eraginkorrak abian jartzea. Etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuteko helburuarekin osatu berri dugu Azpeitia 2030, etorkizuna denon artean plan estrategikoa. Denontzako Azpeitia denon artean eraikitzen jarraitzeko ariketa izan da. Plan estrategiko horren baitan, etxebizitza beharrari erantzuteko lanketa propioa egiteko beharra plazaratu zen, eta horri erantzunez osatu du Azpeitiko Udalak etxebizitza plana. Azpeitia denontzako izatea nahi dugu; denok bertan bizitzeko aukera berdinak izatea nahi dugu. Etxebizitza bat eskuratzeak, izan alokairuan edo jabetzan, eragin zuzena du herritarren zein familien egoera ekonomikoan. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu molde eta tipologia ezberdinetako etxebizitzen eskaintza publiko jarraitua egitea. Etxebizitza politikaren abiapuntua, duela hainbat urte jarri zuen udalak. Etxe hutsetatik abiatutako politikak bultzatu ditu orain artean. Azken bi urteotan babes publikoko etxebizitza eskaintza zabala ere egin du. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzarekin batera alokairu publikoko 48 etxebizitza eraikitzen hasi da. Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipazioa eta herritar zaurgarrienen etxebizitza beharrari erantzuteko. Pixkanaka eman ditugu pausoak. Plan berri honekin, orain artean egindako ibilbidean pauso kualitatibo bat ematea dugu helburu. Orain artekoa abiapuntu izanda, etxebizitza politikan sakontzeko neurri berritzaileak abian jartzea dugu helburu.   Nagore Alkorta Azpeitiko Alkatea     Abiapuntua… Gehiago irakurri

Bases del concurso del cartel oficial anunciador de Euskal Antzerki Topaketak

Con motivo de Euskal Antzerki Topaketak, el Ayuntamiento de Azpeitia ha organizado un concurso de carteles con las siguientes bases: 1. El objetivo del concurso será seleccionar el cartel oficial anunciador de Euskal Antzerki Topaketak 2022. 2. Cada autor podrá presentar un máximo de dos obras: originales, inéditas y no premiadas en ningún otro concurso. La propiedad de los derechos de las imágenes y elementos que aparecen en el cartel deben ser propiedad del autor del cartel y en caso contrario deben ser recursos de libre disposición. Los autores serán responsables del cumplimiento de los requisitos establecidos en estas bases. 3. Dimensiones del cartel: 450mm x 680mm (ancho por alto). 4. Soporte papel: los carteles deberán ir necesariamente sobre cartón pluma sin cristales. En caso contrario, serán rechazados. 5. Soporte informático: además de en papel, la imagen del cartel deberá presentarse en un CD en dos archivos en formato JPG o TIFF: uno en 72 dpi y otro en 300 dpi, este último con sangrado de 5 mm. En la fase de concurso el autor deberá autorizar la publicación del trabajo presentado en la página web del Ayuntamiento de Azpeitia. 6. Técnica: color y técnica, opcional. 7. Deberá figurar este… Gehiago irakurri

CONCURSO DE PINTURA AL AIRE LIBRE 2022 AZPEITIA

La Comisión de Cultura del Ayuntamiento de Azpeitia, junto con la Escuela de Arte y Diseño, han organizado el I Concurso de Pintura al Aire Libre para el 8 de mayo de 2022 con las siguientes bases: 1.- Podrá participar cualquier persona y se podrán presentar cuantos trabajos se deseen. 2.- Las obras deberán realizarse al aire libre y dentro del municipio de Azpeitia. Estos trabajos se podrán realizar utilizando cualquier técnica o material. 3.- La obras deberá ser inéditas, es decir, de creación propia y el autor de la obra tendrá plena responsabilidad ante cualquier reclamación posterior derivada del incumplimiento de este requisito. 4.- Los soportes de las obras a realizar se sellarán en la Sala de Exposiciones Betherram de 9 a las 11 de la mañana. Los soportes se pueden llevar previamente preparados para realizar la obra, pero no se admitirá la presencia de dibujos, tachaduras o trazos. El soporte deberá ser duro y consistente para la exposición posterior. 5.- Los trabajos finalizados se presentarán en el interior de la sala Betherram de 13:00 a 14:00 horas, junto con los siguientes datos del autor: - Fecha de nacimiento, D.N.I. y localidad. - Dirección y teléfono. 6.- Los premios… Gehiago irakurri

Azpeitiko udaletxeko eraikinaren energia birgaitzeko proiektua

PROIEKTUA: AUTOKONTSUMORAKO EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAREN PROIEKTUA LAGUNTZAILEA ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSA (EGEF). PROGRAMA Hazkunde Iraunkorreko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboa (proiektu bereziak Karbono gutxiko ekonomia batera igarotzen laguntzen duten toki-erakundeak. 616/2017 Dekretuaren 15. neurria: Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eguzki-instalazio fotovoltaikoak (sare konektatuak eta isolatuak).   DATUAK: Energia elektrikoaren kontsumoa murriztea (KWh/urte): 47.997Energia elektrikoaren kontsumoa murriztea ( %): 39,43CO2 isurketen murrizketa eq/urtean: gutxi gorabehera 15,25 tona CO2Eraikin berriaren kalifikazio energetikoa: C PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA  Azpeitiko Udaletxean ,metatze-sistema elektrikoa eta neurketa egiteko eraikinaren autokontsumorako potentzia eta eguzki-datuak, hornidura elektrikoa hornitzeko.Instalaziorako sorgailu fotovoltaikoaren potentzia 43,6 kWp (109 PANEL etakoa) izan da..Bi inbertitzaileen potentzia nominala guztiz 40 KW ekoa izan da.Egindako jarduketek honako aldaketa hauek dituzte laguntza-eskaeraren ebaluazio-fasean aurkeztutako proiektuarekiko  Aurreikusitako instalazioa aldatu da: 275 W-ko (35,475 kWp) 129 panel fotovoltaikok eta 20 kW-ko eta 15 kW-ko (35 kW) bi inbertitzailek 400 W-eko (43,600 kWp) 109 panel fotovoltaikok eta 20 kW-ko (40 kW) bi inbertitzailek osatutako instalazio batera. Instalazio hori baliokidea da eta potentzia bat dupixka bat handiagoa. EBAZPENA Lehenengoa: 2020/07/07ko Ebazpena aldatzea, zeinaren bidez honako honi ematen baitzaio laguntza:AZPEITIKO UDALA, P2001900F IFZ duena. Zuzeneko Emakida Arautzen duen ekainaren 16ko 616/2017 Errege Dekretuan ezarria.Toki-erakundeen proiektu bereziei diru-laguntzak ematea,karbono gutxiko ekonomia, Hazkunde Jasangarriaren FEDER Programa Operatiboaren esparruan:2014-2020 Errege Dekretua, abenduaren 28ko 1516/2018, Errege Dekretuak aldatua. 316/2019, Errege Dekretua, apirilaren 26koa, eta 1185/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa,honako emaitza hauek onartu dira:Onartutako inbertsio osoa: 86.667,17 €Onartutako gastu hautagarria: 71.874,26€Diruz lagun daitekeen gastua: 71.874,26 €Laguntza onartua: 35.937,13€   Gehiago irakurri

Euskal Antzerki Topaketetako sarrerak

Urriak 15, ostirala: Lubaki Lainotsua  (Atx teatroa) **ESTREINALDIA ATX Teatroak Lubaki Lainotsua antzerki obra estreinatuko du Soreasu Antzokian. Erosi sarrera   Urriak 28, osteguna: Tempus Fugit (Ze onda antzerki taldea) **ESTREINALDIA Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Ze onda antzerki taldeak 'Tempus Fugit' lana estreinatuko du.  Erosi sarrera   Urriak 29, ostirala: Amua  (Artedrama)Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Artedrama konpainiak 'Amua' lana eskainiko du. Erosi sarrera   Urriak 30, larunbata: Zuhaitzak landatzen zituen gizona  (Gorakada teatro)Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Gorakada teatroak 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona' lana eskainiko du. Erosi sarrera   Urriak 31, idandea:  Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi   (Kamikaz kolektiboa+ Ttak teatroa) **ESTREINALDIA Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Kamikaz kolektiboak 'Hiru kortse,azukre asko eta brandy gehiegi' lana estreinatuko du Erosi sarrera   Azaroak 1, astelehena: UP! (Xabier Larrearen ikuskizuna) Kale ikuskizuna izango da plazan, 13:00etan. Ez da sarrerarik beharko   Azaroak 4, osteguna: Harri, orri, ar (Pez limbo) Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Pez Limboren 'Harri, Orri, Ar' lana eskainiko da Erosi sarrera   Azaroak 5, ostirala: Lurrun minez (Mauma konpainia) Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Mauma konpainiak 'Lurrun minez' lana eskainiko du   Erosi sarrera   Azaroak 6, larunbata: Hitzak txorabiatzen (Pantzart konpainia) Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Pantzart konpainiak 'Hitzak txorabiatzen' lana eskainiko du Erosi sarrera   Azaroak 7,… Gehiago irakurri

Bando de San Ignacios

Saninazio festarik ez da izango. Festak antolatzen aritzen diren eragileek adostasun zabalarekin erabaki dute jaiak bertan behera uztea. Azpeitiko Udala, herriko hainbat eragile eta tabernariak elkarlanean ari dira data seinalatu horietan prebentzio neurriak bete daitezen bermatzeko. Azpeitiar guztion ardura kolektiboa da herritarron guztion osasuna babestea; batez ere zaurgarrienena eta adinekoena. Azken asteotan, egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Eta Covid-19az kutsatutako azpeitiarren kopuruak gora egin ez dezan, beharrezkoa da jende pilaketak ekidin eta prebentzio neurriak betetzea. Denon artean zaindu dezagun azpetiarron osasuna.   Azpeitian, 2021eko uztailaren 21ean, Gehiago irakurri

Udal udalekuetako izen ematea

Maiatzaren 24tik 31ra bitartean izango da (bi egun horiek barne); ikastetxeen bidez banatu da izen emateko informazioa. Egoerak bultzatuta, aurtengo izen-ematea online egin beharko da, baina Gazte Informazio Bulegoan edozein zalantza argitzen lagunduko dio hala behar duenari.    Eman izena:  Txipristiñak HH2, Udan txiki HH3, Udan koxkor HH4-HH5, Udan jolas LH1-LH2, Udan mugi LH3-LH4 Udan alai (LH5 eta LH6) Gehiago irakurri

Jostailuen mailegutza zerbitzua

Herriko haur guztiek hainbat jolas eskura izan ditzaten, jolasen mailegu zerbitzua du abian Azpeitiko Udalak. Zerbitzu berri honen bidez, okerren pasatzen ari diren familietako haurrek ere jostailu desberdinak etxean jolasteko izatea du helburu, besteak beste. Liburutegian liburu zein DVD-ak epealdi batez etxera emateko aukera izaten den bezala, apirilaren 12tik aurrera, jostailuen mailegutza ere eskainiko du Azpeitiko Udalak. Nor da nor?, Twister, Bamboleo, Koloretako munstroa, bikote jolasak…. Eta beste hainbat joku izango dituzte herriko haurrek eskura , katalogo oparoa osatu du jostailuen mailegutza zerbitzuan jartzeko; 60 bat jostailu izango dira aukeran, mahai jolasak gehien bat. Mahai jolasak eta familian erabiltzeko aukera ematen duten jolasak dira gehienak. Euskararen erabilera sustatzea ere badu helburutzat mailegutzak, jolas guztiak euskaraz erabili daitezkeelako. Gainera, nahi eta ahal izatera, herriko dendetan eros daitezkeen jostailuak dira guztiak. Funtzionamendu sinpleaHemen azpian aurki dezakezu mailegutza zerbitzuan aurki daitezkeen jostailuen katalogoa. Horrekin batera, jostailua hartu ahal izateko bete beharreko galdetegia ere hor duzu. Aste bakoitzeko osteguna baino lehen egin behar da eskaera eta ostiraletan jaso ahalko da jolasa, aukeratutako ludotekan. Hurrengo asteko asteartera arte izango dute jolasa itzultzeko epea. Edozein zalatza, informazio edo gomendio behar izatera, herriko ludoteketara joan daitezke herritarrak edo bidali emaila Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.    Jostailuen katalogoa   Egin zure eskaria Gehiago irakurri