wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Iazko apiriletik, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen egoitza nagusia Azpeitian da, Basazabal Jauregian. Pauso hori urte askotako elkarlanaren ondorio izan zen. Eta, elkarlan horren emaitzarik ikusgarriena urtero Azpeitian antolatzen den San Josetako Trikiti Jaialdia da. Hara ere, jaialdi horretatik haratago, elkarlan horren baitan, proiektu ugari ari dira ontzen bi erakundeen artean.

Trikitixa ezagutaraztea eta sustatzea da bi erakundeen nahia eta egoitza bertan izateaz gain, trikitixa eta bere munduaren inguruko lanketa eta hedapena egiteko hitzarmena ere badute. Hala, 2023ko hitzarmena sinatu berri dute Aitor Larrañaga Kultura Batzordeburuak eta Manex Torrealdai Trikitixa Elkarteko lehendakari ordeak. Sinaduran izan zen, Trikitixa elkarteko kide Andoitz Antzizar ere.

Larrañagak eskerrak eman nahi izan dizkie: “Azpeitian kultur mugimendu bizi eta aberatsa izateko lan handia egin izan dugu eta Trikiti Elkartea mugimendu hori aberastera etorri da”. Trikitiak bailaran izan duen indarra eta garrantzia ere nabarmendu nahi izan ditu: “Azpeitian eta eskualdean Euskal kulturaren eta bizitzeko modu baten ardatza izan da, luzaroan, eta kultura hori ezagutarazi, gordetzeko eta zabaltzeko beharrezko baliabideak jartzea dagokigu guri”. Kulturalki ez ezik, “historikoki eta gizarte ikuspegitik ere balio handia” duela Trikitixa Elkarteak eta egiten duen lana azpimarratu du: “Gure aurrekoen izateko eta bizitzeko modua islatzen du trikitixak eta haren bueltako guztiak, baita gure hizkuntzaren eta gizartearen joan-etorriak ere”.

Manex Torrealdaik bere aldetik “euskararen adierazpen kultural adierazgarrienetakoa da trikitixa eta bereziki Urola Erdian eta Azpeitian” azpimarratu nahi izan du. Hori horrela, “Trikitixa Elkartearen egoitza nagusia Azpeitian izateak bertako kultur mugimenduarekin bat egitea dakar, eta udalaren laguntzarekin, mugimendu horren aniztasuna aberasten dugu”. Era berean “trikitixaren etengabeko eraldaketa eta honek dakarren eguneratzea, elkarlanean behar du izan” eta horretarako “Azpeitiko udalaren laguntza ezinbestekoa da guretzat eta euskal kulturarentzat”. Azpeitiko Udalaren prestasuna eskertu nahi izan “trikitixaren bidaide dugun udala” dela azpimarratuz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information