Azpeitiko Udala Euskalerria auzoko skate parke zaharrean egiten ari den obrak azkenetara iristen ari dira eta aparkaleku ondoko errepidea asfaltatuko du aste honetan. Hori dela eta, trafikoan aldaketak izango dira. Izan ere, ezingo da Jim Clarck aurretik pasatu. Horren ordez, epaitegi aurreko aparkalekutik egongo da pasoa ibilgailuentzat.
NON: Euskalerria kalean
ZER: trafikoa moztuko da Jim Clark eta Errotaundi Okindegia bitartean
NOIZ: Irailak 21 eta 22 (osteguna eta ostirala)
Obrek ekar ditzaketen eragozpen eta nahigabeak ahalik eta txikienak izan daitezen lan egingo du udalak eta aurrez barkamena eskatu nahi du zor litezkeen arazoengatik.