wrapper

Ostegunean, bideo emanaldia izango da Soreasun, EA2030 egitasmoan landutakoa ezagutarazteko
Herriko ikastetxeetako ikasleek Eskola Agenda 2030 programaren barruan egin duten lana ezagutzeko aukera izango dute herritar guztiek datorren astean. Ostegunean, maiatzak 30, 19:00etan, bideo emanaldi bat izango da Soreasu antzokian. Azpeitiko
Energia bulegoa, martxan
Herritarrei nahiz herriko eragileei energiaren inguruko aholkularitza integrala emateko asmoz, energia bulegoa ireki du Azpeitiko Udalak. Done Jakue kalean dago, eta doako zerbitzua da. Energia fakturetan agertzen den terminologia, oro har,
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Uda osteko lehen ohiko plenoa egingo da bihar, irailak 19, asteartea. 19:00etan hasiko da saioa eta besteak beste, Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren behin-behineko onarpena izango da hizketagai.

Lan zerrenda

1.- Miren Arrieta Artolak zinegotzi izaera hartzea.

2.- Udalbatzak 2023ko ekainaren 26an egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- EAJ taldeko Javier Altuna Larrañagaren arduraldia.

4.- Azpeitiko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren behin behineko onarpena Garmendialde 2. hirigintza eremuko 2.2. “Perdillegi” azpieremuari eta “San Martin” 2.3 JZ-ri dagokionez.

Dokumentu hau honako helbide elektronikoan jaso da:
URL: https://azpeitia.eus/agiriak/mpg_garmendialde.zip

5.- Lanpostu Zerrendaren aldaketa.

6.- Udalsarea 2030 programan udalaren ordezkaritza.

7.- EAJ taldeak aurkeztutako mozioa

8.- Galdera eta erreguak.