Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzeneko Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren bidez eskualdeko eraikuntza, enpresa txiki, merkatari eta ekintzaileei zuzenduriko prestakuntza eskaintzaren berri eman du. 2023ko 2. seihilekoan, ardatza digitalizazioa izango da eta bereziki beren egunerokoan egiten dituzten zereginen arintzea eta horretarako dauden erreminten aurkezpena.
Hasiera, bulegoko zereginen arintzean oinarrituko da eta hiru formakuntza eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak. Azaroan, digitalizazioaren bidez egun erabilia den Instagram erremintaren inguruan arituko dira, eta abenduan, mugikorrak eskaintzen dituen aukerak azaleratuko dituzte adituek hainbat zeregin egiteko bulegotik kanpo.
Formakuntza eskaintza hori, KLINK Bide eta ERAIKILAN programen baitan eskainiko da. Formakuntza saio horiek, edukiaren arabera, ordutegi eta kokapen desberdinak izango dituzte eta beti ere beharrezkoa da izen ematea. Horretarako, jarri Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloarekin harremanetan honako telefono zenbaki hauetan: Alazne Larrañaga 688 71 87 77, Ione Eizagirre 688 60 12 99.
Informazio gehiagorako: https://klinkekintzailetasuna.wordpress.com/sarrera-2/formakuntzak/