wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Irailaren 18tik 29ra irekiko da Jabetze Eskolen zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze Eskolen baitan, zazpi ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste sei ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua eta beste hainbat zerbitzu eskainiko dira. 

2023/2024 ikasturte berrirako eskaintza zabala prestatu du Udalak Emakume Txokoarekin elkarlanean. Emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzean arreta jarriko du zerbitzuak bere ekimenen bitartez. Maila pertsonalean eta kolektiboan indartzea, elkarrekin eta elkarrengandik ikastea, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratzea eta parte-hartze soziopolitikoa handitzen laguntzeko topagunea izatea dira helburuetako hainbat.

Azpeitiko Jabetze eskolaren baitan, zortzi ikastaro eskainiko dira, abendua bitartean: Skate ikastaroa, Eskalada ikastaroa, Autoestimua eta ahalduntzea, Emakumearen zikloak eta osasun hormonala, Moitu bazterrak! Emakume eta neskentzat korrika ikastaroa Kirolak Arloarekin elkarlanean, Batukada Feminista eta Joskintza eraldatzailea formakuntza izango ditugu.

Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste sei ekintza ere izango dira abendua bitartean. Hala, Pepa Bojó psikologoaren “Ahalduntzea: nola eragiten du emakumeon egunerokoan? hitzaldia izango dugu, bere ikerlanaren emaitzetan oinarrituta urriaren 4an; “Kale edo bale, ahaidetasun feministetara!: Amatasunen ondoezak eta erresistentziak” mintegiak izango ditugu urriak 7, larunbatean; Palmira Dual (Kera elkarteko kideak) “Erresistentziak eta pribilegioak” hitzaldia eskainiko du, ijito-herriaren errealitatera hurbilpen bat eginez; Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean eta Bidez Bide elkarteak bideratuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio Saioa eskainiko da azaroaren 20an eta, azkenik, NOKA HIKAstaroa izango dira. Guzti hauek, mistoak eta herritar guztiei irekitako ekintzak izango dira.

Gainera, Azpeitiko Emakumeen Oroimen historikoko proiektua: Matazak izenekoa, labetik atera berri izango da urrian eta honen aurkezpena egingo da. Hala ere, data aurrerago zehaztuko da.

Horretaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira urritik aurrera.

"Ikasturte berrian ere emakumeen ahalduntzerako, parte hartzerako, sentzibilizaziorako, emakumeon saretzerako zein integraziorako erreferentzia izan nahi du Emakume Txokoak. Horretarako, Jabetza Eskolako tailerren, ekintzen zein zerbitzuen eskaintza eskaera eta beharretara egokitzen saiatu gara aurtengorako ere", adierazi du Leire Goenaga Parekidetasun zinegotziak.

Izen ematea hilaren 18tik 29ra

Ikasturte berriko Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea irailaren 18tik irailaren 29ra bitartean izango da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak zabalik jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean. Parte hartze guneko NOKA HIKAstarorako ere izena epe honetan eman beharko da.

Ekintzen inguruko informazio osatua aste honetan zehar banatuko da herriko etxe guztietara. Hala ere, informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean. 943-15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera ere idatz dezakete. 
Ikusi ikasturte berrirako eskaintza osoaren inguruko informazioa. (PDF)

Skate ikastaroa

2022tik dago martxan Azpeitiko skateparka. Ordundik, ugari dira skatearekin bertara gerturatu direnak eta kirol honetaz gozatzeko aukera izan dutenak. Hala ere, skate munduan ere badira hainbat genero estereotipo eta errealitatean ere, gizonezkoen presentzia askoz handiagoa dela nabari dugu. Horregatik, estereotipo horiekin amaitzeko, skater kulturan emakumeek betetzen duten paperaz hausnartzeko eta skateparka emakumez betetzeko ekimena antolatu du Udalak irailaren 30erako, larunbaterako.

Ekimenak 3 zati izango ditu. Batetik, “Skate hastapen ikastaroa” egingo da goizeko 10:30etatik 12:30era. Saio praktikoa izango da honakoa. Ondoren, “Parte hartze tailerra: skate, proposamen feminista” burutuko dugu 13:00etatik 14:00etara Emakumeen Txokoan. Hausnarketarako saioa izango da. Eta skater emakume profesionalen erakusketa batekin emango diogu amaiera egunari arratsaldeko 17:00etatik 18:30 bitartera, skateparkean. Erakustaldian zehar, argazki lehiaketa egingo da.

Ekimenetan parte hartzeko izena eman beharko da irailaren 13tik 27ra bitartean, Azpeitiko Emakumeen Txokoan.

Beste hainbat zerbitzu

Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak parekidetasun arlotik. Horietako hainbat Emakume Txokoaren bidez eskaintzen dira eta zerbitzu konfidentzialak, profesionalak eta doakoak dira. Hala, sexu, genero eta bikote aholkularitza, erreminten mailegua, liburutegi feminista, aholkularitza juridikoa eta gune informala abian dira, herritarren beharrei erantzuteko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information