Azpeitiko Ekoetxeak urtean zehar antolatzen dituen familia irteera edo ekintzen baitan, irailaren 24an Xaguxatar ibilbidea modu ludiko batean ezagutzeko irteera antolatu dute. Ekintza 7 urtetik gorakoei zuzendurik dago eta 3 orduko iraupena izango du; 10:00etatik 13:00etara. Ekintza doakoa bada ere, plaza mugatuak ditu eta aurrez izena eman behar da online edo Ekoetxean bertan.
Xehetasun gehiago
Xaguxatarron laguntzaz, 6,5km-ko bide zirkularra egingo dugu. Txikienek erronkak gustuko badituzte, geldiune bakoitzean proposaturiko frogak gaindituz, Azpeitiko altxorra zein den deskubrituko duzue. Garapen Jasangarriaren hainbat klabe ezagutuz..
Adina: >7 aurte