wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Azpeitiko Udalak ikasturte berriarekin batera hainbat ikastaro eta tailer jarriko ditu abian. Tartean, iaz ere egin ziren bi izango dira. Alde batetik, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, Hiritartasun Eskolaren baitan, literatura, artea eta historiako saioak eskainiko ditu. Bestetik, haur filosofia tailerrari ere berriro eskainiko da gaztetxoentzat. Bi ikastaro horietako izen ematea astelehenean irekiko da. 

LITERATURA, ARTEA ETA HISTORIA IKASTAROA
Urriaren 2an hasita Literatura, Artea eta Historiako ikasgaiak emango dira Basazabal jauregian. XIX eta XX.mendeko artea eta kultura landuko dira ikastaro honetan.

Ikastaroa urrian hasi eta ekainean bukatuko da. Ikastaro hau Deusto Unibertsitateko irakasleek emango dute eta astelehenero izango da 17:00-19:00 bitartean.

Ikastaroan interesa dutenek Udaleko hezkuntza zerbitzuan entregatu beharko dute izen emate inprimakia ordainagiriarekin batera
Izen emate epea irailaren 11tik 22ra izango da.

Ikastaroaren kostua partehartzaileentzat 40eurokoa izango da azpeitiarrentzat eta 50 Azpeititik kanpokoentzat.

 

HAUR FILOSOFIA TAILERRA
Iazko arrakasta ikusirik, udalak Jakinmin elkartearekin batera haurrentzat filosofia tailerrak antolatu ditu. Urrian hasi eta martxora arte hilean behin larunbatez izango dira saioak Basazabal Formazio Zentroan, 17:00etatik 18:30era bitartean. Tailer hau LH3tik 6ra bitarteko gaztetxoei zuzendurik dago eta Jolasaren bidez pentsatu eta hausnartzeko denbora hartzea du helburu. 

Egutegia
• Urriak 7, larunbata
• Azaroak 4, larunbata
• Abeduak 2, larunbata
• Urtarrilak 13, larunbata
• Otsailak 3, larunbata
• Martxoak  2, larunbata

Izena emateko irailaren 11tik aurrera honako loturan https://forms.gle/Tmn7YpYuBK9cuCbq5 edo
Udaleko Hezkuntza Zerbitzura deituaz 943 255006

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information