Sanagustin Kulturguneko lurrean zegoen egurra aldatzen ari da Azpeitiko Udala, aste honetan. Lurra hondatuta zegoen eta guztia aldatzen ari dira, herriko azpiegitura publikoen mantenuaren baitan. Horretarako, Azpeitiko Udalak 20.000€ inguruko inbertsioa egin du. Astelehenean hasi ziren lanean eta datozen egunotan bukatzea aurreikusten da.