wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Botuen ehuneko ehun kontatuta udal hauteskundeez gain, Foru hauteskundeetan ere EHBildu izan da alderdirik botatuena. Bigarren indarra EAJ izan da. Udal hauteskundeetan parte hartzea %60,53koa izan da.

Gaur, maiatzak 28, Udal eta Foru hauteskundeak izan dira, eta bi hauteskundeetan EH Bildu izan da zerrendarik botatuena; bigarren indarra, berriz, EAJ izan da.

Udal hauteskundeak

Udalerako hauteskundeetan, parte hartzea %60,53koa izan da eta EH Bildu izan da lehen indarra 3.742 botorekin (botoen %55, 44). Bigarren indarra EAJ izan da 2.612 botorekin (% 38,70), eta PSE-EE hirugarren izan da 167 botorekin (% 2,47). Elkarrekin Podemos koalizioak 65 boto (%0,96) eta PPk, 56 boto (%0,83) eskuratu dituzte.

Boto zuriak 108 (%1,57) izan dira eta baliogabeak, berriz, 144 (%2,09).

 

Foru hauteskundeak

Foru hauteskundei dagokionez, abstentzioa %39,54koa izan da. Lehen indarra EH Bildu izan da 3.384 botorekin (%50,2), eta bigarren EAJ 2.810 botorekin (%41,68). Hirugarren indarra PSE-EE izan da 237 botorekin (%3,51); laugarrena Elkarrekin Podemos 119 botorekin (%1,76) PP 80 botoren (%1,18) bosgarren eta Stop 17 botorekin (%0,25) seigarrena.

94 (%1,37) boto zuri eta 128 (%1,86) baliogabe izan dira.