wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Telefonika eraberritzeko obarak aurrera doaz, eta Atzegiko Txolarte aisialdi taldearen eta Udal Euskara Patronatuaren eta euskaltegiaren egoitzak ari dira forma hartzen. Obrak ekainean bukatzea aurreikusten da eta keipatu ostean, erabiltzeko prest izango dute egoitza berria. Atzo, Txolarteko kideak eta udal ordezkariak Txolarteko egoitza berria ikusten izan ziren.

Obrak ari dira bere azkenera iristen eta dagoeneko suma daiteke Txolarte taldeak Telefonikan izango duen egoitza nolakoa izango den. "Han mahai bat, hor atea, hori biltegia..." ederki irudikatu zuten atzo Txolarteko kideek eta Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak obren ondorena. 2021eko abenduan hasi ziren Telefonikako eraikina berritzen eta aurreikusitako epean, erabilgarri izango dute aisialdirako gune berria. 

Gune berrirako aldaketa bi faktorek ekarri dute: Alde batetik, gaur egun lokala duten gunea, pixkanaka husten hasi da udala etorkizuneko adinekoen egoitza balioanitza egiteko prozesuaren baitan. Eta, bestetik, Txolartek bere aisialdiko duen gunera iristeko aldapa eta egoitza beraren zahartzea gehitu behar zaizkio. Obrak amaitzear direla izan dira bertan udaleko eta Txolarteko kideak eta gustura agertu dira emaitzarekin. Egoitza zabala, argitsua eta aukera desberdin ugari eskaintzen dituena da. 

Obrak Iparragirre Eraikuntza enpresa ari da egiten eta 1.315. 523€ko inbertsioa egin du udalak eraikin osoa eraberritzeko. 

Egoitzen xehetasunak

Atzegiko Txolarte aisialdiko taldearen egoitza berria eraikinaren beheko solairuan kokatuko da, Perez Arregi plazako eta Erdikale kalerako fronte osoa hartzen du eta 120 metro koadro ingurukoa da. Perez Arregi plazako sarrera nagusian du egurrezko ate ederra, sarrera gisa. Sartu eta alde batean (hego-ekialdean), sukalde-jangela izango du eta gainontzeko espazioetatik banantzeko aukera eskaintzen du, horrela nahi duten kasuetan. Erdikaleko frontean, egongela dago; proiekzioetarako gunea eta egoteko gunea izatea aurreikusten da bertan. Egongelaren espazio hori ere gainontzeko espazioetatik banantzeko modua izango da. Egoitzaren erdialdean, ate inguruan, mahaigunea kokatu dute, erabiltzaileen joku eta elkarbizitzarako eta gurasoen bileretarako aproposa izango dena. Gune nagusi horietako espaziorik ahalik eta garbien eta jarraiena bilatu da, banaketa elementu finkorik gabe eta garaiera erabilgarri ahalik eta handiena mantenduz.

 

image 50429185