wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Telefonika eraberritzeko obarak aurrera doaz, eta Atzegiko Txolarte aisialdi taldearen eta Udal Euskara Patronatuaren eta euskaltegiaren egoitzak ari dira forma hartzen. Obrak ekainean bukatzea aurreikusten da eta keipatu ostean, erabiltzeko prest izango dute egoitza berria. Atzo, Txolarteko kideak eta udal ordezkariak Txolarteko egoitza berria ikusten izan ziren.

Obrak ari dira bere azkenera iristen eta dagoeneko suma daiteke Txolarte taldeak Telefonikan izango duen egoitza nolakoa izango den. "Han mahai bat, hor atea, hori biltegia..." ederki irudikatu zuten atzo Txolarteko kideek eta Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak obren ondorena. 2021eko abenduan hasi ziren Telefonikako eraikina berritzen eta aurreikusitako epean, erabilgarri izango dute aisialdirako gune berria. 

Gune berrirako aldaketa bi faktorek ekarri dute: Alde batetik, gaur egun lokala duten gunea, pixkanaka husten hasi da udala etorkizuneko adinekoen egoitza balioanitza egiteko prozesuaren baitan. Eta, bestetik, Txolartek bere aisialdiko duen gunera iristeko aldapa eta egoitza beraren zahartzea gehitu behar zaizkio. Obrak amaitzear direla izan dira bertan udaleko eta Txolarteko kideak eta gustura agertu dira emaitzarekin. Egoitza zabala, argitsua eta aukera desberdin ugari eskaintzen dituena da. 

Obrak Iparragirre Eraikuntza enpresa ari da egiten eta 1.315. 523€ko inbertsioa egin du udalak eraikin osoa eraberritzeko. 

Egoitzen xehetasunak

Atzegiko Txolarte aisialdiko taldearen egoitza berria eraikinaren beheko solairuan kokatuko da, Perez Arregi plazako eta Erdikale kalerako fronte osoa hartzen du eta 120 metro koadro ingurukoa da. Perez Arregi plazako sarrera nagusian du egurrezko ate ederra, sarrera gisa. Sartu eta alde batean (hego-ekialdean), sukalde-jangela izango du eta gainontzeko espazioetatik banantzeko aukera eskaintzen du, horrela nahi duten kasuetan. Erdikaleko frontean, egongela dago; proiekzioetarako gunea eta egoteko gunea izatea aurreikusten da bertan. Egongelaren espazio hori ere gainontzeko espazioetatik banantzeko modua izango da. Egoitzaren erdialdean, ate inguruan, mahaigunea kokatu dute, erabiltzaileen joku eta elkarbizitzarako eta gurasoen bileretarako aproposa izango dena. Gune nagusi horietako espaziorik ahalik eta garbien eta jarraiena bilatu da, banaketa elementu finkorik gabe eta garaiera erabilgarri ahalik eta handiena mantenduz.

 

image 50429185

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information