wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaztetxoen artean mugikorra erabiltzearen inguruan hasitako hausnarketari herri gisa erantzuteko asmoz, Aurrez aurre talde eragilea sortu da eta udalarekin elkarlanean maiatzean hainbat saio egingo dira ikastetxeetan. 

Apirilaren 24ean udalak eta ikastetxeetako guraso elkarteek pantailen erabileraz eta mugikorra noiz eman seme-alabei gaiaz aritzeko mahai ingurua antolatu zuten Sanagustin kulturgunean. Bertan, Telmo Lazkano irakasle eta psikologoaz gain Tolosa, Usurbil eta Zarauzko guraso taldeko kideak etorri ziren beren ibilbidea eta esperientzia partekatzera. Mahai inguruak arrakasta handia izan zuen eta gurasoen artean interesa sortu zuen.

Azpeitiko ikastetxeek eta guraso elkarteek lanketa ezberdinak egin dituzte nork bere ikastetxean. Teknologia berriek nahiz sare sozialek haurrengan izan dezaketen eraginarekin kezkatuta eta gaian sakontzeko lanketa herri gisa egiteko beharra ikusi dute gurasoek. Horrela herri mailako talde eragile bat sortu dute. Talde eragilearen lehen urratsa mahai ingurua antolatzea izan bada ere, hemendik aurrera herrian gaiaz hausnartu eta aurrera pausuak ematea da helburua. Kontzientziazioa jarduerak antolatu eta gaian hausnarketa egin nahi da.

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan talde eragileak lan saio batzuk antolatu dituzte oraingoan ikastetxe bakoitzean. Lan saio hauetan talde eragilearen aurkezpena egiteaz gain lanketa ezberdinak egingo dituzte:

 MUGIKORREN ALDE ONAK ETA ALDE TXARRAK
• Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai:  Maiatzak 29, astelehena 18:30
Guraso guztiei irekia. Batez ere, LH 5 eta 6 mailako gurasoentzat

• Iraurgi ikastetxea:  Maiatzak 30, asteartea 17:30
Guraso guztiei irekia. Batez ere, LH 5 eta 6 mailako gurasoentzat

• Azpeitiko Ikastola Ikasberri: Ekainak 5, astelehena 17:00
LH6ko ikasle, guraso eta tutoreekin

Lan saioen dinamizatzaile talde eragileko kideak eta Miren Ros izango dira. Saioak euskaraz izango badira ere, Telegram bidez gaztelerarako itzulpena eskainiko da.