wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udal Udaleku Irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu, Jauzika Heziketa Elkarteak. Lan-poltsan izena eman nahi dutenek curriculumak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora bidali behar dituzte maiatzaren 26a (ostirala) baino lehen.

Baloratuko dena:

  • Begirale titulua izatea
  • EGA izatea
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea
  • Lan eskarmentua izatea antzeko lanetan


Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 71 60 telefono zenbakira dei daiteke.