wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak, Kirol Patronatuaren bidez, aurtengo uztaila eta irailean kirol ekintzen eskaintza zabala eskainiko da igerilekuan. 4-13 urte bitartekoentzako ikastaro trinkoez gain, bestelako jarduerak ere eskainiko dira. Jarduera guztieratako izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra izango da irekita.

Udan kirol eskaintza zabala eskainiko da igerilekuan, haurrentzat zein helduentzat. Adin desberdinetako haurrentzat igeriketa saio trinkoak eskainiko dira, besteak beste. Helduentzat, berriz, pilates, total training heldu zein gazteentzat, cycling, zumba (adin desberdinentzat), TRX eta igeriketako teknifikazio saioak eskainiko dira. Izen ematea uztailerako, irailerako edo bi hilabetetarako egiteko aukera izango da. 

Ikusi eskaintza

Haurrentzako igeriketa

Umeentzako ikastaro trinkoak uztailaren 3tik 21ra eta irailaren 11tik 29ra izango dira, astelehenetik ostiralera, egunero. Ordutegiak honakoak izango dira:

 

 UZTAILA (3tik 21ra)

IRAILA (12tik 29ra)

4-6 urte bitartekoentzat.

10:00

4-6 urte bitartekoentzat

17:30

11:00

18:20

12:00

18:40

16:00

7-13 urte bitartekoentzat

9:00

7-13 urte bitartekoentzat

18:40

17:00

Kasu horretan, taldeak igeriketa mailaren arabera egingo dira eta ondorioz, ordu aukeraketa orientagarria izango da. Beraz, taldeak egitean, norberak aukeratutako orduak alda daitezke.

Eskaintza

Izen ematea

Izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean izango dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da. Bestela, epea amaitu ondoren ere izen emateko aukera egongo da, taldeak bete arte. Izen emate orriak igerilekuko harreran jaso daitezke.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, igerilekuko harreran edo  943814121 telefonora deitu daiteke.