wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udala, bere etxebizitza politikaren baitan, herritarren etxebizitza beharrari erantzuteko eskaintza berritzeko lanean ari da. Bide horretan, 5 etxebizitza bloke erosi ditu Alde Zaharrean, alokairura bideratzeko helburuarekin.

Apaiz etxearekin, Eliz kaleko etxebizitza tutelatuekin eta Errebaleko blokearekin hasitako bideari jarraitzeko helburuz, Azpeitiko Udalak bost etxebizitza bloke berri erosi ditu Alde Zaharrean. Lau bloke Eliz kalean erosi ditu, etxe tutelatuen segidan; horietako bi eraitsita daude eta segidako beste bi ere erosita ditu. Alokairurako 16 etxebizitza egitea aurreikusia du bertan udalak. Horretarako, elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, etxebizitza eta garraio Sailarekin, alokairu sozialeko etxebizitzak izatea baita udalaren helburua.

Etxebizitza hauek Alde Zaharra biziberritzeko asmoez gain, Esklabetako alokairu dotazionalekin batera, gazteen emantzipazioa errazteko aukera izango dira.

Nagore Alkorta alkateak urrats garrantzitsutzat ditu Alde Zaharreko erosketa horiek: “Gazteen emantzipazio adina atzeratzen ari da eta horri aurre egiteko eta etxebizitza duinak prezio eskuragarrietan eskaintzeko modua egin nahi dugu. Hori alokairu sozialeko etxebizitzen bidez lortu dezakegu. Esklabetako alokairu sozialeko 48 etxebizitza 2023 bukaeran bukatuta izatea aurreikusten da”, azaldu du. Eskaintza horri “jarraikortasuna emateko” helburuz aurreikusten dute Eliz kalean alokairuko 16 etxebizitza egitea.

Gazteen emantzipazioa errazteaz gain, Alde Zaharra biziberritzeko etxebizitzak berritzea estrategikoa dela ere azaldu nahi izan du: “Alde Zaharra bizigarriagoa eta erakargarriagoa izan dadin neurri ezberdinak hartzen ari gara eta etxebizitzak berritzea eta babestutako etxebizitzen eskaintza bertan ere egitea estrategikoa da”. Izan ere, etxebizitza berri horiek egitean, babestutako 40 etxebizitza berrituta izango dira Alde Zaharrean, gazteen emantzipazioa sustatzeko.

Goiko Kale 2an, 4 etxebizitza
Udaletxearen segidan dago Goiko kaleko bigarren zenbakia eta etxe bloke hori ere erosia du udalak. Bertan, alokairurako 4 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Gaur egun, gizarte beharrak aztertzen ari da etxebizitza horien izaera zehazteko, baina gizarte babeserako etxebizitzak izatea aurreikusten du.

 

WhatsApp Image 2023 01 17 at 12.09.07