wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eskola Kiroleko larunbateko saioan, orientazio saioak antolatu da eta haurrez gain gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute bertan. Izarraizko Atean egingo dira saioak. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak 9:00etatik 10:30era arituko dira eta 5. mailakoak, berirz, 11:00etatik 12:30era bitartean.


Zer da orientazio kirola ?
Orientazio jarduerak, mapa zehatz batean adierazitako aisialdirako edo natur ingurunetan egiten dira, eta partehartzaileek bilatu behar dituzten tokietan baliza batzuk kokatzen dira. Mapa baten irakurketa eta iparrorratzaren laguntzaz, ingurune fisikoan zehar norbere kokapena ezagutuz eta toki batzuk bilatuz, desplazamendu bat egitean datza. Orientazio jarduerek izaera ezberdina izan dezakete lortu nahi den helburuen arabera: Izaera jolasgarria, ikastekoa, erabilgarria, osasungarria edo lehiakorra. Baina era batera edo bestera, orientazio jardueren berezitasun nabariena naturarenganako eskeintzen duen harreman estua eta parte hartzaileen alor fisiko eta mentalaren uztarketa dira. Non nago, Nora noa, Nondik joan eta Nola egin dira parte hartzaileari sortzen zaizkion galderak eta eman behar dizkion erantzunak.