Gipuzkoako natura eta ingurumeneko Gnat zinema Jaialdiaren baitan, aurten Gerard Olivé-ren Aware dokumentala eskainiko da martxoaren 28an, 19:00etan Soreasu antzokian. Olivé dokumentalaren zuzendari eta protagonista bertan izango da dokumentalaren inguruko solasaldian parte hartzen.
Edertasun naturala maite du Olivék eta gure herrialdeko tontor enblematikoenetako batzuetan neguko bibakak bakarka egiten espezializatu da, esperientzia horien bidez zoriontasuna bilatuz.