wrapper

Amue eremua herriarentzat berreskuratzeko plan bereziari hasierako onarpena eman dio Azpeitiko
Nagore Alkorta Alkateak ebazpena sinatu eta berehala hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du azpeitiarentzat estrategikoa dela Amue eremua eta bere garapena Azpeitiarren interesen arabera egin dadin lanean jarraituko
Etxe hutsetan arreta jarrita, etxebizitza parkearen diagnostiko eta jarraipenerako tresna sortu du
Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Etxebizitza bat izatea eskubide subjetibo gisa aitortua dago eta erakunde publikoen betebeharra da eskubide hori bermatzea. Lanketa horretan, eta
Joxe Takolo Beka handituta, abian da goi mendizaletasuna, abentura eta zientzia proiektuak
Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz 2001. urtean eman zen lehen aldiz beka. Aurten, 4.000€ra igo dute bekaren diru kopurua Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak adostuta. Proiektuak

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Uraren Munduko Eguna dela eta, martxoaren 25 eta 26an, Igarako Errota martxan ikusteko aurrera eskainiko da. Ekoetxeak antolatzen dituen herritarrentzako ekintzen baitan antolatu du ekintza, eta bi egun horietan, egun bakoitzean bitan izango da ikusgai. Larunbatean, martxoak 25, 16:00etan eta 17:00etan jarriko da martxan; igandean, 26an, berriz, 11:00etan eta 12:00etan. Familiei zuzenduriko ekintza da.

Igarako errota Loiolako santutegitik metro gutxira, Sistiagako bidegurutzean, dagoen XVIII. mendeko errota da, eta bisitariek errekako ura erabiliz arto-irina nola egiten den ezagutzeko aukera izango dute. Bisitak doakoak izango dira eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da bertara azaltzea ordurako. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information