wrapper

Amue eremua herriarentzat berreskuratzeko plan bereziari hasierako onarpena eman dio Azpeitiko
Nagore Alkorta Alkateak ebazpena sinatu eta berehala hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du azpeitiarentzat estrategikoa dela Amue eremua eta bere garapena Azpeitiarren interesen arabera egin dadin lanean jarraituko
Etxe hutsetan arreta jarrita, etxebizitza parkearen diagnostiko eta jarraipenerako tresna sortu du
Azpeitiko Udalaren lehentasun nagusienetarikoa da azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea. Etxebizitza bat izatea eskubide subjetibo gisa aitortua dago eta erakunde publikoen betebeharra da eskubide hori bermatzea. Lanketa horretan, eta
Joxe Takolo Beka handituta, abian da goi mendizaletasuna, abentura eta zientzia proiektuak
Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz 2001. urtean eman zen lehen aldiz beka. Aurten, 4.000€ra igo dute bekaren diru kopurua Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak adostuta. Proiektuak

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

XXXIII. edizioa du aurten, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten jaialdiak. Guztia prest daukate antolatzaileek aurten ere trikiti doinuez gozatzeko.

Asteburuko trikiti doinu eta emozioak oraindik atzean utzi gabe, datorren trikiti jaialdirako motorrak berotzen hasiak dira Azpeitian. Urteroko zitari ez dio hutsik egingo Azpeitiari San Josetako Trikitixa Jaialdiak. Beste urte batez Soreasuko plaza betetzeko prest dira antolatzaileak. Martxoaren 18an, larunbatean 17:30etatik aurrera trikitixa eta panderoa izango dira protagonista. Aurten, XXXIII. edizioa izango da.

Azpeitiko Udalaren izenean, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko zein eskualdeko trikiti munduan dabiltzanak eskertu ditu Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak: "Trikitia gure herriaren eta eskualdearen iraganaren eta orainaren parte garrantzitsua da. Iraganera begiratzea ezinbestekoa da, gaur, oraindik duen indarra ulertzeko. Gure herriaren, kulturaren eta hizkuntzari erabat lotutako kultur disziplina da eta hori bultzatzeko gu beti ondoan izango gaituzue". Larunbateko San Josetako Jaialdiaren garrantzia ere azpimarratu nahi izan du: “Urteroko hitzordua da, hitzordu garrantzitsua trikitixa gustuko dutenentzako, eta bertara joateko gonbidapena egiten diegu zaleei.

Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikiti Elkarteko lehendakariak, urtean zehar antolatzen dituzten egitasmoen artean “trikitiaren sentsibilitate eta behar ezberdinak” erantzuten saiatzen direla aipatu du. San Josetako Jaialdia berriz “publiko orokorrari zuzendutako ekitaldia izaten da, ikus entzule helduak eta gazteak berdin inguratzea lortzen dugularik”.


Ibon Errazuk, EHTEren antolakuntzako kideak bere aldetik, “urtero saiatzen gara oholtza honetan parte hartu izan ez duen bikote eta taldeei aukera ematen, nahiz eta ez den erraza izaten”. Aurten ere, plaza ezberdinetan ezagunak diren bikote batzuk lehen aldiz parte hartuko dute jaialdian. “Era berean, soinu txiki eta panderoarekin batera bestelako instrumentuak ikusi ahal izango dira, hala nola, Traditions & Tradizioak taldearen eskutik, isats-pianoak eta kontrabaxuak, soinu txikiaren doinuak jantziko ditu”.

Sarrera batzuk oraindik gelditzen dira salgai 13,5 €-ren truke Kulturazen webgunean edo aurrez aurre Sanagustin kulturgunean.

Jaialdiko parte hartzaileak

  • Aritz, Aitziber eta Anaitz
  • Eneko Arbeo eta Jon Izagirre
  • Eider eta Lierni Tolosa
  • IÑORKINAK
  •  Garixe eta Maltzeta
  • Traditions & Tradizioa
      • Joshua Edelman, Ander Garcia, Xabi Arakamaeta Imanol Intxausti
      • Gonbidatu berezia: Iñaki Larrañaga
  •  Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information