wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiarren etxebizitza beharrari aurre egiteko helburuz, beste pauso garrantzitsua eman zuen Azpeitiko Udalak, pasaden asteko martxoko ohiko plenoan. HAPOren 4.1. Santutxo eta 1.2. Done Jakue kalea, 3 azpieremuetarako Plan Bereziari behin betiko onarpena eman zitzaion; eta, beraz, Santutxon babestutako 28 etxebizitza egiteko eman beharreko pausorik garrantzitsuena eman da. 4.500 metro koadroko eremuan 10 Babes ofizialeko eta 18 etxebizitza tasatu egingo dira.

Proiektu hau hasierako fasean dago, orain PAU-a egin behar da. Horren ostean lursailen partzelazioa egin eta etxebizitzak eraiki ahal izateko lehiaketa publikoa jarriko da martxan. Beraz, datorren agintaldian gauzatuko den proiektua izango da.

Proiektu honek hiru helburu dituela zehaztu du Nagore Alkorta alkateak: “Etxebizitza babestuen eskaintzaren bidez, azpeitiarren etxebizitza premiari erantzungo diogu; Santutxoko auzoko irisgarritasuna hobetuko du eta, Alde Zaharra biziberritzeko beste pauso bat emango dugu proiektu honekin”. Gogoratu du eremu horretan Apaiz-etxean ere babestutako etxebizitzak egin dituztela eta beste etxe bat erosi eta eraitsita ere egin dela.

Santutxon 28 etxebizitza eraikitzearekin batera, eremu hori eta Alde Zaharra konektatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko eskuhartzea ere egingo da. Eskailerak hobetzeaz gain, igogailu publikoa egitea ere aurreikusten da, horren bidez bi guneak gerturatzeko eta herritarren irisgarritasuna erraztu eta hobetzeko.

 

Etxebizitza politikan eragiten 

Santutxoko proiektua azken urteetan babestutako etxebizitza politiken baitako urrats bat gehiago da. Udalaren ildo estrategikoa bilakatu da etxebizitzena eta Etxebizitza Planean markatutako bideorriari jarraitzen ari da.

“Azken urteotan saiatu gara tipologia eta babes desberdinetako etxebizitzak eskaintzen herritarrei”, zehaztu du. Alde Zaharreko hainbat bloke zahar berritu eta babestutako etxebizitzak egitea, Esklabak-Iturzulo eremuko babestutako etxebizitzak edo urte bukatzerako abian izango diren esklabetako alokairuko 48 etxebizitzak dira horren adibide. “Gazteen emantzipazioa errazteko neurriak hartzen ari gara; emantzipazioa gero eta beranduago ematen da eta zailtasun askorekin, hori errazteko helburuz hartzen ditugu neurriak”, azaldu du Leire Goenaga zinegotziak.

Eskaintzaz gain, ordez, etxebizitzen inguruko lanketa integrala egiteko bidea ere jarri dutela azpimarratu nahi izan du Alkortak eta iaz onartutako Etxebizitza Planari egin dio erreferentzia: “Hor zehazten dira datozen urteetan landu beharreko lau ardatzak: Etxebizitza arloan arreta, pertsonalizatua, informazio osoa eta aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzea; hutsik dauden etxebizitzak mobilizatu eta alokairura bideratzea; babes publikoko etxebizitza berriak sustatzea eta eraikinen birgaitzea sustatzea”.

 

Santutxo