wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz 2001. urtean eman zen lehen aldiz beka. Aurten, 4.000€ra igo dute bekaren diru kopurua Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi federazioak adostuta. Proiektuak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da. Ikusi oinarriak. 

2001. urtetik Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendizale elkarteak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena daraman beka ematen dute. Urtez urte goi-mendizaletasuna, zientzia, abentura, esplorazioa eta dibulgazioa sustatu asmoz egiten dute deialdia. Aurtengoan, gainera, bekaren kopurua handitu dute; bekaren irabazleek 4.000€ jasoko dituzte proiektua gauzatzeko. Beka eskaerara proiektuak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da. 

Bekaren irizpideak
Aurkeztutako proiektuak ireki aurretik, proiektuaren originaltasuna (% 29 gehienez), zailtasuna (% 29 gehienez), parte-hartzaileen perfila (% 21 gehienez) eta jardueraren eta baliabideen finantzaketa (% 21 gehienez) irizpideak objektiboki baloratuko ditu lan horretarako izendatutako batzorde teknikoak.

Proiektua aurkezten dutenek, diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko dituzte, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi. Egin nahi den proiektuaren memoria, hari dagokion aurrekontuarekin batera ere aurkeztu beharko da, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

 

OINARRIAK