Datorren igandean, otsailaren 5ean, egingo da aurtengo Zuhaitz Eguna. Aurtengoan, Zuhaitz Egunean parte hartzen dutenek Ekoetxea inguruko ibai ertzean landatuko dituzte zuhaitzak. Zuhaitz eguna 10:30etatik 12:30ak bitartean izango da eta hasi eta bukatu Ekoetxean egingo da. Lanak bukatzean parte hartzaileei hamaiketakoa (mokadu bat) eskainiko zaie bertan. Parte hartu nahi dutenek, ez dute aurrez izen ematerik egin beharrik.