wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Lehen saioa asteazkenean egin zen eta herriko eragile ezberdinetako 20ordezkaritik gorak hartu zuten parte. Diagnosia errekuperatuko eta errepaso orokor bat egin ostean, arlokako dinamika bat egingo zuten diagnosia eguneratzeko.

Azpeitian, Herri Hezitzaileen filosofiaren baitan, egitasmo ezberdinak abian jarri dira azken urteotan. Hala, 2018an arlo ezberdinetako eragileekin elkarlanean diagnostiko bat egin eta azken urteotan identifikatutako erronkak ardatz hartuta egin dira aurrerapausoak. Lau urteko lanketaren ostean, herriko ikastetxeek, udalak, hezkuntza ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek elkarlanean garatzen duten herri hezitzailearen egitasmoak fase berri bati ekiteko nahia eta beharra sentitu ditu eta aipatutako diagnosiaren eguneraketa bat egiteko prozesua abiatu du. Hala, lehen bilera asteazkenean egin zuten.

Arloz arlo identifikatu zirenerronka haietatik zeintzuk landu diren zeintzuk ez eta zergatik… elkarbanatzearoi ekin zioten. Aurrera begira, "hurrengo urteei begira aurreikusten ditugun erronkak identifikatu eta horiek modu kolektiboan landu ahal izateko sortzen zaizkigun beharrak identifikatzea" da helburua. Horretarako, beste bi hitzordu ere badituzte zehaztuta.  Otsailailaren 28, 17:30etik 19:30era bitartean,  arlo bakoitzak diagnosiaren eguneraketa aurkeztuko du eta erronka berrietatik zeintzuk burutu daitezken elkarrekin erabakiko dute. Eta elkarrekin aritzeko beharrak identifikatuko dituzte. Martxoaren 28an, leku eta ordu berean, hezkuntza elkargunea ezaugarrituko dute. Elkarrekin garatu beharreko erronkak lantzeko plangintza definitu eta hori aurrera eraman ahal izateko hezkuntza foroan egon beharko duten eragileak eta ardurak zerrendatuko dituzte. Saioak Basazabal Formazio Zentroan izango dira.