Azpeitiko ikastetxe eta Udaleko zerbitzu ezberdinetatik herriko nerabeen gurasoekin, DBH1etik 3ra arteko ikasleen gurasoekin lehen bilera egin zen atzo 18:00etan hasita. Saioaren helburua, nerabezaroak dituen ezaugarriak kontuan izanik, nerabeen heziketan lanean ari diren profesional eta gurasoen artean elkargunea izatea da. Batez ere, nerabeen inguruko gogoetak trukatzeko. Atzokoan 40 bat guraso elkartu ziren saiora.
Bigarren saioa DBH 4 eta Batxilergo 1 eta 2-ko gazteen gurasoekin egingo da otsailaren 2an, ostegunean, 18:00etatik 19:00etara bitartean, Azoka plazako aretoan.
Antolaketa errazteko, bigarren bilera horretara joateko asmoa dutenei formularioa betetzeko eskatzen diete antolatzaileek. Hala ere, parte hartzea irekia denez, izena eman gabe ere bertaratzeko aukera izango da.