Otsailaren erdian izango dira aurtengo Karnabalak, eta azken urteotan bezala, artzain-Inudeekin irteten den danbor taldea osatzeko deialdi publikoa egin nahi die udalak herritarrei. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du, eta talde polita osatu ohi da. Hori dela eta, danborra jotzen irten nahi duten herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Entseguak otsailaren 10ean (ostirala) eta otsailaren 16an (osteguna) izango dira, 19:45ean hasita Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea).
Parte hartu nahi dutenen izen eman behar dute Udaleko kultur bulegoan, edota 943 157 068 telefonora deituta. Parte hartzeko asmoa duen orok, entsegura agertu beharko du.
Ibilbide osoan bi pieza joko dira eta, beti pieza berak errepikatuz arituko dira danborjoleak.