Astearen hasieran iragarri bezala, gaur eguerdian elkartu dira Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Itsasiko, Juan de Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak haurren danborrada noiz egin erabakitzeko. Eguraldiaren iragarpena aztertu ostean, eta bihar, urtarrilak 20, eguerdirako eguraldiak hobera egingo duela ikusirik, ohi bezala, haurren danborrada San Sebastian Egunean egitea adostu dute.
Beraz, bihar, urtarrilak 20, ostirala 12:30ean hasita egingo da 2023ko haurren danborrada.