wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Euskadiko Larrialdi Koordinatze Zentrotik jakinarazitako muturreko fenomeno meterologikoei buruzko eguraldi iragarpenak datozen orduotan eguraldiak okerrera egingo duela aurreikusten du. Ondorioz, Azpeitiko Udalak hainbat neurri hartu ditu. Oraindik ere neurririk hartu beharrik ez bada izan ere,  udal brigada eta udaltzaingoa prest da datozen orduotan sor daitezkeen egoerei aurre egiteko. Bide horretan, Udal brigada prest dago herri barruko oinezko gunean zein errepideetan gatza bota eta elurra kentzeko, baserri bideak garbi mantentzeko lanak burutzen dituzten herritarrak adi daude beharra sortzen bada errepideak garbitzeko eta udal brigadako biltegian gatza prest dago, behar duten herritarrak bertatik jasotzeko. Udalak herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu nahi die. 

Herritarrentzako gomendioak

  • Ahal den heinean desplazamenduak ekidin, behar beharrezkoak direnak soilik egitea. Aurretik errepideen inguruko informazio jakiteko deitu:
      • Azpeitiko egoera: 092/943151313
      • Beste errepideak: 011
  • Ibilgailuen egoera, bereziki gurpilena, egokia dela ziurtatu
  •  Errepidearen egoerari eta egoera meteorologikoari egokituriko gidatzea egin
  •  Edozein zalantza edo argibiderako deitu Udaltzaingora: 092/943151313