wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Duela zenbait urte jarri zen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita. Aurten ere banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du Udalak. Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Asteazkena (10:00ak arte) dute horretarako aukera.

Izena ematen dutenen artean 8 bikotek izango dute egun bakoitzean balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.