San Sebastian egunerako eguraldiaren iragarpena, momentuz, oso txarra da. Hori ikusita, atzo, urtarrilak 16, asteartea, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Itsasiko, Juan de Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak elkartu ziren, gaiaz hitz egiteko. Danborrada ostiralean ospatu edo igandera atzeratzearen aukerak aztertu zuten eta eguraldiaren iragarpena ostiralerako baino hobea bada iganderako, danborrada igandera atzeratzearen aldeko hautua egin zuten, aho batez.
Egunetik egunera eguraldiaren iragarpenak aldaketak izatea posible denez, urtarrilaren 19an, ostegun eguerdian erabakiko dute haurren danborrada urtarrilaren 20an edo urtarrilaren 22an ospatuko den, eta jakinaraziko da.