wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak egiten duen formakuntza eskaintzaren baitan, abenduaren 14tik 22ra bitartean produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela ateratzeko 25 orduko ikastaroa antolatu du.

Abenduaren 14, 15, 16 eta 19an 15:00etatik 19:00etara izango dira saioak eta abenduaren 20 eta 22an 15:00etatik 20:00etara; azken egun horretan azterketa egingo da. Saioak Sergio Alava eta Egoi Martioda fraidoro eskolako irakasleek zuzenduko dute.

Ikastaroa profesionalentzat edo nekazaritza txartela dutenentzat zuzendurik dago. Ikastaroa egin nahi duten azpeitiarrek (erroldatuta daudenak) 33€-ko matrikula ordaindu beharko dute; Azpeitian erroldatuta ez daudenek 41€-koa. Izena emateko edo ikastaroaren inguruko informazio gehiagorako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 255006 telefonora dei dezakete.