wrapper

‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldiaren baitan hiru saio antolatu ditu udalak otsailerako
Otsailaren 1,8 eta 15ean, hiru asteazkenetan, ‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldia egingo da Azpeitian. Gizartearen zahartzearen bilakaera, Azpeitiko Udalak erronka honi aurre egiteko dituen politika publikoak eta epe motz eta izango diren
Euskara plana osatuta, Euskara Mahaia sortzea helburu
Atzo arratsaldean aurkeztu zen 2026. urtea arteko Azpeitiko Euskararen Plan estrategikoa, jendaurrean. Plana osatzeko prozesuan ia 150 herritarrek hartu dute parte, antolatutako saioetan zein etxez etxe banatutako galdetegiaren bidez. Eneritz Albizu
Herriko 22 haur-parketan konponketa eta eraberritzeak egingo ditu udalak
Jolasleku guztien egoera aztertu da eta herriko 31 parkeetatik 22tan esku-hartuko da. Hiru parke erabat berrituko ditu udalak: Balentina Agirre, Etxe-Alai eta Iñaki Azpiazukoa Haurrei jolaserako eremu seguru eta egokiak eskaintzeko helburuz,

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak 2021eko abenduaren 2an, aho batez onartu zuen udalbatzan Plangintza Orokorraren lehen aldaketa abian jartzea. Orain, abenduaren 12an, 19:00etan 5. solairuan lehen bilera irekia egingo da horretarako, bertan interesa duen edonork har dezake parte. Zehazki, Azpeitiko HAPOren aldaketa puntuala H.E.2 Garmendialde eremuaren barruan, 2.1 Perdillegi azpieremurako eta A.D.2.3 San Martin zuzeneko jarduketarako lurzatiaz arituko dira.

Plan Orokorraren aldaketa hori, 2021eko azaroan Udalak Foru Aldundiarekin Perdillegiko eremu horretan gizarte behar berriei erantzuteko helburuz egitea adostua duen eraikin berria egiteko ezinbesteko pausoa da.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information