wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren larunbatean, abenduak 10, 10:30etatik 14:00ak bitartean lehen puzgarri inklusiboak izango dira plazan, Atracciones Sanz-ek jarrita. Enpresa horrek festa eta ekitaldi ugaritan jarri ohi ditu puzgarriak Azpeitian eta azken urteotan, aniztasun funtzinala duten haur eta gazteentzako jolasak jartzen ere saiatu da. Udalaren eta Marea Urdinaren eskaerei erantzunez, pauso bat geiago eman eta puzgarri inklusiboak ditu orain. Puzgarri horiek probatzeko aukera izango da, lehen aldiz, larunbatean.

10:30etatik 11:30era bitartean behar sentsorial bereziak dituztenentzat izango dira irekita; 11:30etatik aurrera nehi duten haur guztiek izango dute probatzeko aukera. Ekimen honetan ere, aniztasun funtzionala duten eta beharrezkoa duten pertsonek lehentasun txartela erabiltzeko aukera izango dute.