Haur eta nerabeen emozioen inguruko lanketaren baitan, Azpeitiko Udalak hitzaldia antolatu du abenduaren 15erako; saioa 17:30etatik 19:00etara izango da. 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola landu seme-alaben emozioak' lemapean eskainiko du Leyre Cano psikopedagogoak eskainiko du hitzaldia. Hitzaldi honen aurretik, bi tailer egin dira herrian gai beraren inguruan. Gaiak sortu duen interesa ikusirik, eta tailerrean parte hartu nahi zuten eskaera guztiei erantzutea ezin izan denez momentuz, hitzaldia antolatzea erabaki du udalak. Hitzaldia irekia izango da eta edonork har dezake parte.
Datozenak
29
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan