wrapper

‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldiaren baitan hiru saio antolatu ditu udalak otsailerako
Otsailaren 1,8 eta 15ean, hiru asteazkenetan, ‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldia egingo da Azpeitian. Gizartearen zahartzearen bilakaera, Azpeitiko Udalak erronka honi aurre egiteko dituen politika publikoak eta epe motz eta izango diren
Euskara plana osatuta, Euskara Mahaia sortzea helburu
Atzo arratsaldean aurkeztu zen 2026. urtea arteko Azpeitiko Euskararen Plan estrategikoa, jendaurrean. Plana osatzeko prozesuan ia 150 herritarrek hartu dute parte, antolatutako saioetan zein etxez etxe banatutako galdetegiaren bidez. Eneritz Albizu
Herriko 22 haur-parketan konponketa eta eraberritzeak egingo ditu udalak
Jolasleku guztien egoera aztertu da eta herriko 31 parkeetatik 22tan esku-hartuko da. Hiru parke erabat berrituko ditu udalak: Balentina Agirre, Etxe-Alai eta Iñaki Azpiazukoa Haurrei jolaserako eremu seguru eta egokiak eskaintzeko helburuz,

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Haur eta nerabeen emozioen inguruko lanketaren baitan, Azpeitiko Udalak hitzaldia antolatu du abenduaren 15erako; saioa 17:30etatik 19:00etara izango da. 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola landu seme-alaben emozioak' lemapean eskainiko du Leyre Cano psikopedagogoak eskainiko du hitzaldia. Hitzaldi honen aurretik, bi tailer egin dira herrian gai beraren inguruan. Gaiak sortu duen interesa ikusirik, eta tailerrean parte hartu nahi zuten eskaera guztiei erantzutea ezin izan denez momentuz, hitzaldia antolatzea erabaki du udalak. Hitzaldia irekia izango da eta edonork har dezake parte. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information