wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ohiturari jarraituz, Goienetxe Fundazioko kideek Gabonetako apaingarriekin atonduko dituzte, eta garaia iritsita, herriko eraikin publikoetan, Bertan Merkatari Elkarteko kide diren dendetan eta beren egunerokoan harremana duten elkarte edo eragileen egoitzetan jarriko dituzte. Ohiturari jarraituz, kortxo, kafe kapsula, tela zati edo kartoiak berrerabiliz gabonetako apaingarriak egin dituzte; aurten bi motatakoak. Batzuk orokorrak egin dituzte, baina bereziagoak ere egin dituzte, zuhaitz formakoak. Egunerokoan harremana duten eragileei apaingarri pertsonalizatuak egin dizkiete, argazkiekin. Dagoeneko hasi dira beren eskulanak dendaz denda banatzen.