wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 9a bitartean eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 29an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat idatzita edo Azpeitiko Udalaren Kultura Sailarekin harremanetan jarriz 943 15 70 68 telefonoan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.


Abenduaren 9rako erakusleihoek prest egon beharko dute eta gero, abenduaren 29an jakinaraziko dituzte irabazleak. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.


Aldi berean, herritarren saria ere izango da. Sari hau Bertan Elkarteko Facebook orriaren bidez erabakiko da. Erakusleiho parte-hartzaile guztien argazkiak argitaratuko dira eta “atsegin dut” gehien lortzen dituenak, 200€ko saria emango du. “Atsegin dut” ematen duten herritarren artean 100€ko erosketa bonoa zozkatuko da.
Lehiaketaren oinarri osoak Bertan merkatari elkarteko webgunean izango dira ikusgai http://www.azpeitinbertan.eus/.


Gauzak horrela, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko saltoki guztiei lehiaketan parte hartzeko deia luzatu nahi die.