wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azaroaren 26an, larunbata, 18:00etan, estreinatuko da 'Kastellanuek' dokumentala. Piztu duen ikusmina izugarria izan da; ostiralean jarri ziren estreinaldirako gonbidapenak eskuragarri eta dagoeneko agortu dira. Hori ikusirik, datorren astelehenerako, azaroaren 28rako, bigarren emanaldia antolatu da. Saioa 21:00etan hasiko da Soreasu antzokian. Bi emanaldietarako sarrera doakoa izango da baina norberak aurrez gonbidapenak eskuratu behar ditu online edo Sanagustin kulturgunean aurrez aurre ( etxez etxe bidalitakoa herritarrak estreinaldiaz informatzeko eskuorria da, ez gonbidapena).

Hilabete luzez Azpeitiaren historiari justizia egiteko momentua izango da. Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadan Azpeitira etorritako migranteen testigantzak eta kontakizunik intimoenak biltzen dituen dokumentala da. Azpeitiko Udalaren ekimenez osatu da dokumentala eta Jon Maia izan da zuzendaria.