wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Euskara Plana osatzea du erronka, datozen urteetako erronkak identifikatu eta lantzeko asmoz. Hori dela eta, herritarren iritziak jasotzeko inkestak banatu zituen etxez etxe (epaitegi parean eta anbulatorio aurrean zein udaletxean, igerilekuan, liburutegian eta Euskara Patronatuan entregatu daitezke). Online ere egin daiteke inkesta hemen. Bi minutuan betetzen da inkesta eta udalak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera. Herritarren zenbat eta parte hartze handiagoa izan orduan eta plan oso eta egokiagoa osatuko delako. 

 

Inkestez gain, talde eztabaidak ere antolaut ditu datozen asteotako. Zehazki honako hitzorduak ditu: 

Urriaren 4a. Hezkuntza eta familia.
Urriaren 5a. Aisialdia, kirola eta jaiak.
Urriaren 18a. Kultura eta sormena.
Urriaren 19a. Bizilagun berriak.
Urriaren 25a. Lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa.
Urriaren 26a. Euskalgintza.