Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko Udalari jakinarazi dionez, astelehenean Garmendigaineko eta Madalena pare zubia egonkortzeko lanak hasiko ditu. Lan horiek direla eta, GI-631 errepidean aldizkako pasoa jarriko da semaforo bidez.
Horretaz gain, Garmendigainetik Loiolaranzko bidegorria moztu egingo da. Udalak bidegorriaren erabilera mententzeko eskatu badu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak itxi eta Euskalerria aldetik alternatiba eskaintzea erbaki du. Beraz, Garmenditik Euskalerriarako bidea lur azpiko pasagunetik izango da lanek irauten duten bitartean. Foru Aldundiak udalari adierazi dionez, lanak urte amairarako bukatuta izatea aurreikusten du.