wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Auzoetako herritarren mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetu asmoz, Auzo-taxi zerbitzua du udalak. Herriko hainbat landa-eremutan eta Urrestillan erroldatutako bizilagunek erabil dezakete zerbitzua. Auzo-taxiko zebitzua jaso ahal izateko erabiltzaile txartela beharrezkoa da, eta iaz ateratako txartela berritu beharko da zerbitzua erabiltzen jarraitzeko. Txartela lehen aldiz atera nahi dutenek ere, horretarako aukera izango dute. Abaenduaren 31tik aurrera ezingo da zerbitzua erabili aurtengorako ateratako txartelarekin; beraz, ordurako txartela berritu beharko dute udaletxeko Herritarren Zerbitzura joanda (udaletxeko lehen solairua); udalaren web bidez, dirulaguntzen atalean ere egin daiteke berritzeko tramitea.

 

Zerbitzuaren inguruko xehetasunak
Astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:30era eta larunbatetan 09:00etatik 20:30erako ordutegia du. Zerbitzua erabili ahal izateko erabiltzaile txartela behar da; Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan edo web orrian, dirulaguntzen atarian, atera edo berritu daiteke; txartelik gabe ezin da erabili auzo-taxia. Txartela ateratzeko honako auzoren batean erroldatuta egon behar da: Aratz Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola (diseminatua), Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñazbidea edo Urrestillan.

 

Zerbitzua erabil dezakete, txartela atera ostean, 18 urtetik gorakoek, 12-18 urte bitartekoek guraso edo tutoreen baimenarekin. Erabiltzaileek 3€ ordainduko dituzte bidaiako, bakarrik joanez gero; erabiltzaile bat baino gehiago badira 1,5€ ordainduko ditu bakoitzak.