ALDAKETA KLIMATIKOA TAILERRA
Eguna:2022-09-24
Ordua:11:00-12:00
Tailer honetako parte-hartzaileak “ikerlari” bihurtuko dira une batez, izotz lehorra erabiliz klima-aldaketari buruzko esperimentu praktikoa egiteko. Horrela, fenomeno hau hobeto ulertuko dute eta bere ondorioak eta honen aurkako teknologia nagusiak ezagutuko dituzte.
• Nori zuzendua: 8 urtetik gorako umeei.
• Doakoa izango da. Plaza mugatuak.
• Izena emateko epea: irailen 22a.
Tel.: 943-81 24 48
Azpeitiko Ekoetxean izango da ekintza
`NIARAREN BIDAIA´ ANTZEZLANA
Eguna: 2021-09-25
Ordua: 11:00-12:00
Klima-aldaketari buruzko antzezlan honetan, ikusleek Niara protagonistarekin batera (Amazonas oihanean bizi den 9 urteko neskato indigena), itsasoranzko bidaia izugarriari ekingo diote. Iemanjá, itsasoko zaindaria, arriskuan dago, itsasoaz jabetzen ari den orban beltzak aurkitzen duen guztiarekin amaitzen baitu. Zer deskubrituko du Niarak bidaia honetan? Lortuko al du arazoa konpontzea?
• Nori zuzendua: 5 urtetik gorako umeei. Txikiagoek heldu batekin etorri beharko dute.
• Doakoa izango da. Plaza mugatuak.
• Izena emateko epea: irailen 23a.
Tel.: 943-81 24 48
Sanagustin kulturgunean izango da ekintza
HIDROGENO BERDEA TAILERRA
Eguna: 2022-10-02
Ordua: 11:00-12:00
Tailer honetan parte-hartzaileek energiaren inguruko erakusketa ikusi eta jarduera praktikoak egingo dituzte.
• Nori zuzendua: 8 urtetik gorako umeei.
• Doakoa izango da. Plaza mugatuak.
• Izena emateko epea: irailen 30a.
Tel.: 943-81 24 48
Azpeitiko Ekoetxean izango da ekintza.