wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur arratsaldean, 18:30ean, Basazabal Formazio Zentroan aurkeztuko dira emaitzak. Azalpenak emateko bertan izango da Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga. 

Gaur arratsaldean aurkeztuko dira Azpeitian eginiko hizkuntzen kale erabileraren inguruko azterketa. 2021eko udazkenean egin zen neurketa, eta gaur xehetuko ditu Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko kideak. Hizkuntzen kale neurketa bost urtean behin egiten da; Azpeitian, aurrekoa 2016an egin zen. 

Gaurko saioan, azken neurketako datuak plazaratzeaz gain, azken urteotako datuak alderatuz joerak ere ezagutzeko aukera izango da, 

Hitzaldia, Azpeitiko Udalak Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko prozesuaren baitan eskainiko du. Gaurko hitzorduaz gain, talde-dinamikak ere antolatu ditu gaian sakontzeko. 

Honakoak izango dira lan saioak: 

Urriaren 4a. Hezkuntza eta familia.
Urriaren 5a. Aisialdia, kirola eta jaiak.
Urriaren 18a. Kultura eta sormena.
Urriaren 19a. Bizilagun berriak.
Urriaren 25a. Lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa.
Urriaren 26a. Euskalgintza.

Lan dinamikez gain, galdetegi bat ere banatu du udalak etxez etxe, eta online egiteko aukera ere badago. 


• Internet bidez: eskuorrian duzun QR kodea erabilita edo https://labur.eus/azpeitiaeus helbidera sartuta.
• Etxez etxe banatutako eskuorria udal eraikinetan entregatuta: udaletxean, euskara patronatuan, liburutegian edo igerilekuan.
• Eskuorria herritarrentzat jarritako buzoietan utzita: anbulatorio aurrean edo epaitegi atzean.

Zer da neurketa?
Hizkuntzen Erabileraren kale neurketa aldian behin egiten den ikerketa bat da. Hiztunen kale-erabilera du aztergai, hau da, kasu honetan, Azpeitiko kaleetan entzuten den hizkuntza-erabilera behatzen du. Helburua, herrian euskaraz zenbat hitz egiten den aztertzea da.

Datu-bilketa behaketa bidez egiten da, neurtzaileek kalean dabiltzan hiztunei ezertxo ere galdetu gabe eta entzuten dutena jasoz alegia. Modu horretara, hiztunak ez du jakiten behatua izaten ari denik, eta neurtzaileek hiztunaren berezko joera jasotzen dute.