wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak bart gauean sumisio kimikoko ziztada jaso ostean bi emakume anbulatorioan artatu zirela konfirmatu nahi du. Azpeitiko Udalak duen informazioaren arabera emakumeak onik dago. Kasu horretaz gain, beste hiru- lau ziztada kasuren inguruko informazioa biltzen ari da udaltzaingoaren bidez.


Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi ditu herrian gertatutako kasuak, eta eraso matxisten inguruan duen festetako protokoloaren baitan duen arreta indartuko du. Izan ere, susmisio kimikorako ziztadan indarkeria matxistaren forma berri bat dela uste du. Azken asteetan hamarnaka dira Euskal Herriko herrietan ziztadan jasan dituzten.


Horregatik, Azpeitian herritar orok libre, lasai eta seguru ibiltzeko duen eskubidea aldarrikatu, erasoak salatu eta elkarzaintzarako deia egin nahi du. Eta ziztadaren bat jasaten duten emakumeei Plaza Txikian erasoen inguruko informazio, aholkularitza, sentsibilizazio eta arretarako jarritako karpa, anbulategia eta udaltzaingoa laguntzeko eta beren kasuen berri jasotzeko daudela jakinarazi nahi die.

Azpeitiako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko. Egun eskura dauden baliabideen zerrenda eta kontaktua:

112 telefonoa (24 orduz, larrialdi egoeretan),

943 22 44 11 (SFUS, Aldundiko urgentzi zerbitzua, zerbitzu juridikoa, psikologikoa eta ekonomikoa, udal ordutegitik kanpo).

900 840 111 (SATEVI, emakume bizirauleei, hauen ingurukoei eta herritarrei informazioa eta arreta eskaintzen diena)

Azpeitiko Udaltzaingoa (092 edo 943 15 13 13)

Laguntza eta orientazioa (udal ordutegiaren barnean): Azpeitiko Gizarte Zerbitzuak (943 15 71 92) eta Parekidetasun Saila (943 15 79 28).