Azpeitiko Udalak, UEMArekin elkarlanean, hizkuntz paisaia euskaraz jartzeko laguntza eskaini die jaietarako herrira etorri diren barraketako arduradunei. Urte osoan zehar eskaintzen da kartelak, menuak eta halako baliabideak euskaraz egiteko zerbitzua. Herriko merkatari eta ostalari guztiek erabil dezakete zerbitzua, 943-81 66 99 telefonora deituta edo Azoka Plazako lehen solairuko 6. bulegora joanda. Zerbitzuaren helburua da herriko hizkuntz paisaia euskalduntzea eta herritarrei zein herrian zerbitzua eskaintzen dutenei euskaraz aritzeko erraztasunak ematea.
Datozenak
28
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan