wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Saninazio festen atarian, indarkeria matxistarik gabeko jaien alde agertu da, beste behin Azpeitiko Udala. AZken festa urteetan bezala, aurtengorako ere erasoen prebentzio, sentsibilizazio, informazio eta arretarako kanpaina abiatu dute uztailean.  Nik Xinisteñat lemapean, indarkeria sexista, indarkeria sexual eta LGTBIQ+ fobiari aurre egitea da kanpainaren helburua. 

Idoia Arrizabalaga Berdintasun teknikariak,  azken urteotan egin bezala, festa inguruan gerta daitezkeen erasoei aurre egin edo erantzun ahal izateko informazio, sentsibilizazio eta arreta kanpaina abian jarri dela azpimarratu nahi izan du: "Azpeitiko Udalarentzat ezinbestekoa eta estrategikoa da erasoen inguruko prebentzio lana egitea. Urte osoan zehar aritzen gara prebentzio lanean proiektu, ekintza eta bestelakoak antolatzen eta gaian sakontzen, Emakume Txokoarekin elkarlanean". Uztailean, festen atarian, bereziki festei begirako lanketa eta prebentzio lana indartu dutela gaineratu du. Hala, hitzaldi, bilera eta autodefentsa tailerrak antolatu dituzte. "Tabernariei ere beren tabernan erasoren bat gertatzen den kasuan jarraitu beharreko protokoloaren inguruko informazioa ere bidali diegu", gaineratu du. Banatutako euskarri fisikoen artean Indarkeria Matxistarik gabeko gunea dela adierazten duen kartela dugu, eta beren tabernetan jartzera animatzen dituzte horrrela, bertan zabaltzen den mezuaz gain herritarrei zuzendutako protokoloa ere badago bertan eta QR baten bitartez edonork izan dezake eskura: "Erasoei aurre egiteko guztion inplikazioa behar" dela ere nabarmendu du. 
Aurretik sentsibilizazioan eragiteko egindakoaz gain, festa egunetan ere erasoen inguruko lanketa, informazio eta arreta eskainiko da egunero. Horretarako karpa bat jarriko da eta festak iraun bitartean arratsaldetik goizaldera zabalik egongo da informazioa eta arreta eskainiz, Plaza Txikian. 

Herritarrei festez "libre, gustura eta nahi bezala ospatzeko" deia ere egin nahi izan die. "Baina aldi berean, elkarzaintzarako deia ere egin nahi dugu. Erasoren bat sumatu edo ikustean elkarbabestu dezagun". 

 

Erasorik Gabeko Gunearen xehetasunak
Uxana Agirresarobe Berdintasun teknikariak festetako kanpaina eta karparen inguruko xehetasunak azaldu ditu. Indarkeria Matxistarik gabeko Gunea  festek iraun bitartean arratsaldetik goizaldera bitartean  zabalik egongo da. Gunea plaza txikian kokatuko da uztailaren 30, 31ean eta abuztuaren 1ean."Karpak helburu bikoitza du; batetik, festen testuinguruan gaiak espazio publikoan presentzia izatea, eraso matxisten kontrako kontzientziazio lana burutuz eta bestetik, erasoren bat jaso duen emakumeeren baten lehenbiziko artatze espazioa izateko aukera ahalbidetzea", azaldu du


Karpan, gaian adituak diren profesionalak izango dira eta bertan, erasoen inguruko informazioa eta aholkularitza eskainiko dute.: "Edozein duda, aholkularitza, behar, eraso edo antzekoen aurrean, herritarrei karpara etortzeko deia egiten diegu. Bertan, profesionalak izango baitira laguntzeko eta artatzeko".


Karpa uztailaren 30ean, 18:00etatik 06:00etara, uztailaren 31n, 20:00etatik 04:00etara eta abuztuaren1ean, 18:00etatik 06:00etara izango da Plaza txikian.