wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuenduriko programa da. Ikasketetan juxtu dabiltzanentzat errefortzu klaseak eskainiko zaizkie eta arratsaldeetan bestelako ikastaro edo tailer desberdinak egiteko aukera izango dute ikasle guztiek

Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeetako arduradunek egindako ikasturte amaierako azken bileran, datorren ikasturtean, DBHko maila guztietako ikasleei zuzenduriko Hedatze Programa landu dute. Ikasturte berriarekin batera jarriko du abian, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta bi ikastureteren ondoren arrakastaren arabera, jarraitzeko aukera izango du. Proiektuaren helburua da ikastetxeei irakastorduak eta irakastorduak ez diren une hezitzaileak uztartzeko aukera zabaltzea. Hala, hezkuntza komunitaterako elkarlana erraztu eta herriko ikasleekin proiektu ezberdinak landu ahal izango dira.

Azpeitiko DBH ikasle guztiek goizez klaseak izango dituzte eta arratsaldeko saioetan errofortzu tailerrak eta bestelako tailerrak eskainiko zaizkie. Hedatze programarekin ikastetxe bakoitzak beren tailer propioak izango dituzten arren, Udalaren laguntzaz herriko ikastetxeetako ikasleek komunean tailer ezberdinez gozatu ahal izango dute, ikasturtearen azken astean antolatutako tailerrekin egin bezala. Dagoeneko, Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean kultur sormen tailerrak antolatu dira eta datorren ikasturterako kirol eta kultur jarduerak zein euskara errefortzuak antolatzeko lanetan ari dira ikastetxeak eta udala.

Tailerrak doakoak izango dira eta ikasle guztiek partehartu ahal izango dute. Hedatze proiektuak Hezkuntza komunitatera zabaltzera lagunduko du, gizarteari irekitako hezkuntza bultzatuz: familiek zein kanpoko eragileek parte hartuko dute, elkarbizitzarako positibo izanik.

Beharra dutenentzat errefortzua
Hedatze programa indagune nagusia errefortzu tailerretan jartzen da. Ikasketetan kili-kolo dabiltzanentzat errefortzu tailerrak derrigorrezkoak izango dira. Ikasgai guztietan errofortzu tailerrak eskainiko dira eta irakasleen jarraipen zuzena izango dute.

Ikasgai orduak goizez izan arren, ikastetxeen ordutegia arratsaldeetara ere luzatuko da, beraz,(15:00-17:00) errefortzu eta bestelako tailerrak emateko.