wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak 550.000€ko dirulaguntza lerroa jarri berri du abian Sustapen Ekonomikorako. Horren bidez, Herriko ehun ekonomikoa sustatu eta sektore desberdinak laguntzea da helburua. Aurtengo berrikuntza nagusienetariko dat garraiolarien sektoreko autonomoei eta 20 langiletik beherako enpresei bideratutako laguntza da. Lehengaien eta erregaien prezioen igoerak garraiolarien ekonomian izan duen eragina aintzat hartuta erabaki du udalak, aurten, sektore hori laguntzeko oinarriak egokitzea. Izan ere, urtez urte, egoera aztertu eta beharretara egokitzeko ahalegina egin ohi da. 

Urtarriletik ekainera bitartean 5.000 eurotik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei zuzendutako laguntza da. Horiek, 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie. Eskaera egiteko epea urriaren 31a bitartean izango da zabalik. Informazioa, aholkularitza eta tramiteetarako laguntza behar izanez gero, Azpeitia Berritzen edo Iraurgi Berritzenera ere jo daiteke. 


Azpeitia Berritzen: 943-15 71 83 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Iraurgi Berritzen: 943-02 60 69 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.