wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urteak dira Antxieta Arkeologia taldeko kideak Asurtzun - Erlo inguruan- sator batek ateratako aztarnak aurkitu ostean, lanean ari direla. Orain artean bilatutako aztarna interesgarriek bultzatuta, pauso bat gehiago eman eta Valladolideko Unibertsitatearekin elkarlanean indusketa eremu zabalean egitea adostu zuten udalarekin.

Hilaren hasieratik ari dira indusketak egiten Manuel Rojo Guerra da indusketaren zuzendari tekniko-zientifikoa. Bera Valladolideko Unibertsitateko Historiaurrea, Arkeologia, Gizarte Antropologia eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak Saileko katedraduna da. Ondoan du, Izaro Quevedo Semperena Historiaurrea, Arkeologia, Gizarte Antropologia eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak Saileko doktoratu aurreko Gaztela eta Leongo eta Juntako eta Europako Fondoetako ikerlariaere. Bi horien zuzendaritzapean 12 lagun ari dira Asurtzuko inguruetako lanketa egiten.